- Gora Herriak! ekimenaren baitan, Donibaneko Bixi Bixi elkarteak Kurdistan hobeto ezagutzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu hilabete honetan.

Honela, gaur 18.00etan dantza kurduen ikastaroa egongo da heldu eta haurrentzat. Igandean, 18.30ean eskualdeko kantuak entzuteko aukera egongo da Yohann Villanua abeslariaren eta Haydar Iscen musikariaren eskutik.

Hurrengo astean, asteartean, sukaldaritza ikastaroa izango da 19.00etan covid-19aren bilakaerak baimentzen badu.

Ekintza guztiak Juanba Berasategi auditorioan eta kulturgunean izango dira.