Lezo | Jaizkibeli buruzko erakusketa zabalduko da

Lezoko kultur aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 31tik ekainaren 4ra arte, Eguzkik antolatuta

28.05.2021 | 01:59

Lezo – Eguzki ekologista taldeak, Lezoko Udalaren laguntzarekin, Jaizkibel-Lezo historian zehar izeneko erakusketa antolatu du. Donibane kaleko kultur aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean, 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara.

Panelen bidez eta Jaizkibeli buruzko filmen eta argazkien proiekzioarekin batera, mendi honek denboran zehar inguruko biztanleentzat izan duen garrantzia erakutsi nahi da: babesteko, ehizatzeko, arrantza-tzeko, zuhaitzak ateratzeko, nekazaritzarako...

noticias de noticiasdegipuzkoa