- Donibaneko Alabortza senadian hondakin bilketa egingo da igandean, San Pedroko kaiako Mater ontzi-museo Ekoaktiboak antolatuta, 11.00etatik 13.00ak arte.

Hilabeteko azken igande guztietan egiteko proposatzen duten jarduera hau irekia da herritarrentzat. Bestalde, aurrez sortuta dauden taldeek urte osoan zehar egin ahal izango dute garbiketa, aurrez hitzordua eskatuta.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute info@mater.eus helbide elektronikoaren bidez edota 619 814 225 telefono zenbakira deituz.

Ekintza honen bidez, hondakinek itsas ingurunea plastikoz nola betetzen duten ikusi ahalko da. Erabiltzen den parte-hartze metodologiak, jarduera gidatzen duen profesional taldeak eta bilketak egiteko beharrezko materialek familian edo taldean gozatzeko esperientzia sortzen laguntzen dute. Gainera, hondakinak bildu ondoren, horien kantitateari eta tipologiari buruzko datuak jasotzen dituzte, bilketak itsas hondakinen ikerketan lagun dezan.

Edukia eta metodologia publikoaren arabera egokitzen da. Kirol-oinetakoak eta eguraldiarekin bat datorren arropa ekartzea gomendatzen da.

Gainera, Materrek larunbaterako Jaizkibel mendian zehar lau orduko ibilaldi bat proposatzen du 10.00etatik aurrera.