Oiartzun | Gertuko turismoa erakartzeko webinarra

Oarsoaldea agentziak antolatuta, ostiralean 'online' burutuko da doan 10.00etatik 11.00etara

24.05.2021 | 00:38

Oiartzun – Oarsoaldea garapen agentziak eskualdeko sektore turistikoari zuzenduriko doako webinarra antolatu du maiatzaren 28an, goizeko 10.00etatik 11.00etara.

Online topaketa hau Zoom plataformaren bitartez burutuko da eta gaia gertuko turismoa izango da, eta hau erakartzeko estrategia eta tresnak azalduko dira. Izena oarsoaldea.eus webgunearen bitartez eman behar da.

Hizlariak Gura Marketing enpresako Leyend Velilla eta Foru Aldundiko Turismo saileko komunikazio zuzendaria den Beñat Muñoz izango dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa