- Ugaldetxoko bidegorrian, Txara parkearen sarreran, komun publikoa jartzeko lanak egiten hasi da Oiartzungo Udala. Komunaz gain, txirrindak garbitzeko tutua ere jarriko da, edonork erabiltzeko moduan. Udalak 52.500 euro bideratuko ditu azpiegitura berri honetara, bidegorriko erabiltzaileen erosotasunerako.