- Oarsoaldea garapen agentziak, SPRIrekin lankide-tzan Inplantalariak zerbitzuaren barne, TicketBAI online plataformara hurbilketa izeneko tailerra antolatu du. Tailer praktiko honetan, 2022tik aurrera indarrean egongo den araudi berria betetzeko Foru Aldundiak edozein enpresaren eskura jartzen duen online plataformaren erabilera azalduko da.

Ikastaroa ostiralean 10.00etatik 13.00etara Mamut eraikinean (Oiartzun) izango da agentziako coworking aretoan (2. solairuan). Izena eman behar da agentziako webgunean (oarsoaldea.eus) edo 943 494 129 telefono zenbakian.