- Maiatzaren 24an Euskara eta feminismoa: iragana eta etorkizuna aletzen izeneko emakumeentzako tailerra antolatu du Pasaiako Udalak Pasai Antxoko Kultur Etxean, 18.30ean, Edurne Epeldek eta Eider Perezek gidatuta.

Emakumeen eta hizkuntzaren arteko elkargunea lantzeko saioa izango da. Feminismoak eta euskalgintzak munduan egoteko eta eragiteko praktika, diskurtso eta iruditeria berriak eraiki nahi dituzte. Baina horretarako beharrezkoa da atzera ere begiratzea.

Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du www.bibe.me webgunearen bidez edo Udalaren Euskara sailera deituta.