- Errenteriako Udaleko Ingurumen-sailak gogorarazi du oraindik ere eska daitezkeela energia berriztagarriei lotutako proiektuetarako dirulaguntzak.

Jakinarazi dutenez, %20ra arteko laguntza lortzeko aukera dago. Eskaerak egiteko epea abuztuaren 31ra arte edo lagun-tza partida agortu artekoa da.

Udalaren dirulaguntzaz gain, proiektua eguzki plakei lotutakoa balitz, EEEren %25eko laguntza ere lortzeko aukera legoke. Azken honetarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da

Informazio osagarria, Udalaren webgunean.