- Egunean Behin mugikorreko jokoaren zazpigarren denboraldia bihar hasiko da eta hamar astez iraungo du. Partaideek egunero hamar galderari erantzun beharko diete. Astero bi saridun izango dira: puntu gehien lortu duena eta zozketa bidez aukeratutakoa. Saridunak aplikazioan eta elkartearen sare sozialetan iragarriko dira.

Parte hartu nahi dutenentzat, Lau Haizetara elkarteak 700 urte + euskaraz jokalari taldea aktibatuko du, aurreko denboraldian 760tik gora partaide izan zituena. Jokalarien taldean sartzeko, Egunean Behin aplikazioa jaitsi beharko dute eta taldearen kodea sartu (C3737B).