- Oiartzungo San Esteban elizako historia eta kuriositateak ezagutzeko aukera izango da bisita gidatuen bitartez apirilean eta maiatzean, asteazkenero. Joxe Mari Mitxelenak egingo ditu gidari lanak.

Bisitak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Gaurko saiorako, Oiartzungo Turismo Bulegoan eman behar da izena (Fermiñene, 2; 943 508 912 edo turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus).

Datorren astetik aurrerako bisitetarako, aldiz, Errenteriako Turismo Bulegoan eman beharko da izena (943 494 521/turismoa@oarsoaldea.eus).

Gaurko saiorako behintzat oiar-tzuarrek bakarrik parte har dezakete, Oiartzun eremu gorrian sartu baita, 100.000 biztanleko 540,07ko tasarekin.

Gaurtik aurrera, beraz, Eusko Jaurlaritzak 100.000 biztanletik 400eko tasa gainditzen duten udalerrientzako arauak indarrean jarriko dira Oiartzunen ere.

Arau horien artean, garrantzi-tsuena herriaren itxiera perimetrala da, beraz ezingo da herritik atera edo sartu, salbuespenezko arrazoiak kenduta.

Egoera honetan, Oiartzungo Udalak herritarrei eman nahi dien mezua elkar zaintzeko eta norbere burua zaintzeko da, osasun egoera larria delako.