- Larunbatean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, arratsaldeko 17.30ean, haurren-tzako Zinema Txikia zikloaren baitan, Asterix, Edabe magikoaren sekretua pelikula botako dute. Beharrezkoa da aurrez sarrera erreserbatzea pasaia.eus webgunearen bitartez. Gogoratu dutenez, motora zerbitzua jarriko da Trintxerpeko kaitik 16.45ean, eta San Pedroko ontziralekutik ere pasako da.