- Oarsoaldea garapen agentziak enplegua lortzen laguntzeko Hazilan programaren 15. edizioa antolatu du. Prestakuntza martxoaren 22an hasiko da eta langabezian baina Goi Mailako formakuntza (FPII) edo unibertsitateko titulua duten 20 eta 44 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Hazilan ekimenak enplegu bilaketan lagunduko du, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakun-tza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan, aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

221 pertsona dira jada Hazilan egitasmoan parte hartu dutenak eta programa amaitutakoan, %75etik gora lana lortu dute.

Izen-ematea oarsoaldea.eus webgunearen bitartez egin ahal da. Zalantzak argitzeko, 943 510 200 telefonoa edo olibet@oarsoaldea.eus helbidea.