- Datorren ostegunean, Virgia Imaz pailazoaren Oihulari Klown konpainiak Pronoia an-tzezlana eskainiko du Lezoko Gezala Auditoriumean, baina Udaletik jakitera eman dutenez dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude. Imazek lan honetan falozentrismoaz, hizkuntzaren sexismoaz, bortizkeria fisiko eta sinbolikoaz eta berdintasun errealaz eta formalaz dihardu, baina umorearekin.