- Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekintzak antolatu dituzte beste urte batez, Lezoko Udalak, Pasaia-Lezo Lizeoak, Lezo Institutuak, Herri Eskolak, Kuadrillategik, Lezoko osasun zentroak eta Gaxuxak elkarlanean. Martxoaren 8aren inguruan gitarau zabala aurkeztu dute eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen dituzte.

Egitaraua martxoaren 4an hasiko da Viginia Imaz pailazoarekin. Pronoia antzezlana aurkeztuko du 19.30ean Gezalan. Lan honetan Imazek falozentrismoa, lenguaian dagoen sexismoa, bortizkeria fisikoa eta sinbolikoa, berdintasun erreala eta formala ditu hizpide. Proposamenak ezberdintasuna eta bortizkeria ditu oinarri, beti ere umore klabean.

Martxoaren 8tik 13ra, urtero bezala, Gaxuxa emakumeen elkarteak urtean barrena ekoitzitako eskulanen erakusketa ikusgai egongo da kultur aretoan. Bere ordutegia astelehenean 17.00etatik 19.00etara, asteartetik ostiralera 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara eta larunbatean 11.00etatik 13.30ak arte izango da.

Azkenik, martxoaren 18an Agerikoak eta ezkutukoak: Bizitzak erdigunean covid-19 garaian hitzaldia eskainiko du Emagin elkarteak, 19.30ean Gezalan. Bertan, covid-19ak emakumeengan edota berdintasunean izandako eraginak izango dira hizpide.