- Euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzak ezarritako irizpideak betez, Pasaiako Udalak iaz berariazko prestakuntza euskaraz egin zuten begirale guztiei 200 euroko dirulaguntza ematea erabaki du. Guztira sei begiralek jasoko dute matrikularen prezioaren %100.