- Oiartzungo udal artxiboko akta zaharretako (XVI., XVII. eta XVIII. mendeak) bitxikeriak eta istorioak zabaltzeko lan dibulgatiboari ekingo dio Udaleko Artxiboak datozen hilabeteetan, berriz ere. Iago Irixoa historialariak aukeratuko ditu gaiak eta landuko ditu. Guztira, bost izango dira.

Prestatu duen lehenengoa, etxera-tze aginduari buruzkoa izan da. Gaur egun bizitzen ari garen egoera bereziaren antzekoa bizitu izan baitute aurretik ere Oiartzungo herritarrek.

“Orain bezala, orduko hartan talde izaera sustatzeko edo herritarren arteko loturak areagotzeko gune bat taberna eta ostatuek osatzen zuten. Hortaz, gizartearen portaera zuzenak bermatzeko Udalbatzak aditzera ematen zituen arau horietan, tabernak interes eta kezka gai ziren. Horien inguruan adostutako arauren artean, 2020tik hona horren barneratua dagoen kera-dei edo etxeratze agindua dugu”, aditzera eman du Irixoa.

Gainera, ideia hau azpimarratzeko 1713ko urtarrileko testu bat jaso du: “Bailara honetako auzo eta biztanleak, eta bereziki morroi-lanetan eta gurasoen ardurapean daudenak, sagardoa eta pattarra saltzen diren taberna, ostatu eta lekuetatik beraien etxetara bil daitezela, hau da, udan gaueko bederatzitarako eta neguan zortzitarako, beloiko bi dukaten (...) eta zortzi eguneko kar-tzelaldian zigorpean, horretarako, kera-kanpaia ohikoa den moduan joko delarik”. Horrelako istorio eta pasarte gehiago Udalaren webgunean irakur daitezke.