Larunbatean ‘Ez dok ero’ komedia Niessen kulturgunean

11.02.2021 | 00:40

Errenteria – Larunbatean 19.00etan Niessen kulturgunean, Mikel Martinez eta Patxo Telleriak aktoreek "euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua" eskainiko dute Ez dok ero an-tzezlanari esker. Sarrerek zortzi euro balio dute eta bibe.me plataforman salgai daude.