- 2020an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak. Lehenengo hitzordua bihar izango dute. Covid-19ak eragindako osasun-larrialdia dela eta, bileran parte hartzeko aldez aurretik jakinarazi beharko dute gurasoek (aforo neurriak errespetatzeko). Unean uneko osasun egoerara egokitutako atsolorra izango da ospatuko dena.