- Covid-19ak sortutako pandemiaren eraginez, Nahiz eta aurtengo inauteriak bertan behera geratu COVID-19aren eraginez, Xenpelar Bertso Eskola eta Zoruk Antzerki Taldea bidelagun izango dituela Errenteriako Udalak keinu txiki bat egin nahi izan die egun hauei.

Asmoa Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaien presentzia bermatzea da. Horretarako, erronka bat proposatu dute: pertsonaien irudiak herriko txoko ezberdinetan ezkutatuko dituzte, auzo guztietan, eta errenteriarren lana izango da irudi horiek aurkitzea.

Ostegun gizenean, hilaren 11n, hasiko da erronka eta otsailaren 21ean amaitu. Egun horietan zehar pertsonaien irudiak aurkitu eta argazkia egin beharko diete herritarrek. Argazki horiek erronka@errenteria.eus helbidera bidali beharko dituzte eta parte-har-tzaile guztien artean hainbat sari zozketatuko dira.

Ezkutalekuak zeintzuk izango diren erabakitzeko Xenpelar Bertso Eskolako kideen laguntza izango dute hiru pertsonaiek. Eurek egin dute herriko txoko adierazgarri batzuen zerrenda eta horiek topa-tzeko laguntza moduan, ezkutaleku bakoitzarentzako pista bana ere idatzi dute.

Guztiak, Herri Biziako Facebook eta Twitter kontuetan eta herribizia.errenteria.eus/erronka helbidean argitaratuko dituzte ostegunetik aurrera. Web orrian, gainera, erronkaren xehetasunak jaso-tzen dituen bideoa eta ikuskizunen berri ematen da.