- Beheko Plazako labaderoaren atzealdetik barrena pasatuko den oinezkoentzako pasabide segurua eta irisgarria egiteko lanak martxan jarri ditu Oiartzungo Udalak.

Momentu hauetan, labadero barrutik pasatzeko eskailerak igo edo, bestela, oinezkoek errepidetik pasatu behar dute. “Eremuak, beraz, irisgarritasun arazoak dituztenei edo haur-karroekin pasa behar dutenei segurtasunik ez die eskaintzen. Lan hauekin arazo horiei irtenbidea emango zaie”, azaldu dute Udaletik.

Irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko, ia 16.000 euro inbertituko ditu Udalak. Azkenik, esan dutenez, lan hauek pare bat asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Bestalde, Beheko plazako Elorrondo 8 eta 12 etxadietan dauden zelosiazko bi aparkalekuak berri-tzeko lanak egiten hasi da Udala aste honetan. Aparkaleku horiek hormigoizkoak izango dira aurrerantzean.

Lan hauetan ia 8.000 euro inbertituko ditu Udalak eta lanen iraupena pare bat astekoa izango dela aurreikusten da.

Lanengatik, aste honetan, hilaren 7a arte, kalea itxita egongo dela eta ezingo dela bertan aparkatu abisatu dute Udaletik.

Azkeneko hilabeteetan Udalak mantenu lan asko egin ditu herriko auzoetan.