- Otsailaren 5ean, Oarsoaldea, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen garapen agen-tziek elikagaien industriari buruzko doako topaketa digitala antolatu dute sektore horretako profesionalentzat.

Elikagaien industriaren etorkizun digitala izenburupean eta Erich Eichstetterrek (LABe digitalaren gastronomy lab arduraduna-Basque Culinary Center) zuzenduta, elikagaien industrian sartzen ari diren teknologia berriak aztertuko dituzte.

Izen-ematea Oarsoaldea agen-tziaren webgunearen bitartez egin behar da eta saioa Zoom plataformaren bidez egingo da, 10.00etatik 11.00etara.