Oiartzun - Hobariak eta salbuespenen eskaerak udaletxeko erregistroan edo online egin daitezke, otsailaren 28a arte. Datarekin erne ibiltzeko eskatu du Udalak onuradun izan daitezkeen herritarrei. Epea pasata egindako eskaerak 2022an aplikatuko dira.

Ondasun Higiezinen zergan, esaterako, hobaria eskatzeko aukera izango dute familia ugariek (%50-%90), BOE etxebizitzek lehen hiru urteetan (%50) eta eguzki energiaren aprobetxamendu termiko-elektrikoak dituztenek, bost urtez (%50).

Jarduera Ekonomikoen Zergan deskontua izango dute industria jarduera gune jendetsuetatik industrialdeetara eramaten dutenek (%30), enplegua sustatzeagatik (%20) eta langileentzako garraio plana ezartzen duten enpresek (%50).

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen zergari dagokionez, hobaria izango dute 30 urte baino gehiagoko ibilgailu historikoek (%90), ibilgailu elektriko eta hibridoek (%25) eta familia ugariek (%90).

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan hobaria eskatu dezakete interes bereziko edo udal onurako eraikuntza, instalazio eta obrak direnek (%95 arte); ASAP programaren barruan dauden etxebizitzek (%95); eguzki energiaren aprobetxamendu termiko-elektrikoak dituztenek (%95) eta, irisgarritasuna eta bizigarritasuna errazten duten eraikuntza eta instalazio obrek (%90).

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergan hobaria emango da senitartekoen eskualdaketei, heriotza dela (%90).

Hondakinen tasan ere hobariak ematen ditu Udalak: autokonposta egiten dutenei (%20), aportazio guneak erabiltzen dituztenei (%10), arrandegiei eta hondakinak gestore pribatu bidez kudea-tzen dutenei (%50) eta animalia-jatorriko azpiproduktuak egoki kudeatu eta organikorik sortzen ez dutenei (%20).

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoetan ere hobariak izango dira (%98,5 arte).

Tasa eta zergetan salbuespenak ere eska daitezke.