- Lezok Aiton Borda taberna zerbitzua ustiatzeko esleipen prozesua abiarazi du eta interesdunek urtarrilaren 14ra arte izango dute eskaera aurkezteko epea.

Orain arte egin bezala, Udalak bere gain hartuko ditu mantenu-gastuak, hau da; ura, argindarra eta abar. Era berean, Udalak 500 euro emango dizkio ustiatzaileari, Aiton Bordako garbiketa eta atezaintza lanengatik. Horrez gain, Udalak ezarriko ditu salmenta prezioak eta ustiatzailea arduratu beharko da produktuak eskuratzeaz.

Gauzak horrela, ustiatzaileak ondorengo zerbitzuak bete beharko ditu: kafetegi zerbitzua (edari ho-tzak eta beroak), eta sukaldea, beti ere osasunari dagozkion araudiak beteaz; zerbitzuaren emate egokia; tabernaren eta jubilatuen elkartearen alboko beste aretoen garbiketa; eta jubilatuen elkarteko atezain-tza zerbitzua.

Esleipena urte baterako egingo da eta, ondoren, urtez urte esleipena luzatzeko aukera egongo da, nahiz eta gehienez hiru urtetarako esleituko den.

Eskaerak udaletxeko Informazio Bulegoan (erregistroa) aurkeztu beharko dira (Gurutze Santuaren plaza, 1. 20100 Lezo, Gipuzkoa). Bestela, dokumentazioa ere alkate-tza@lezo.eus helbide elektronikora bidal daiteke.

Informazio gehiagorako, http://www.lezo.eus.