- Gaur Errenteriako Niessen kulturgunean 18.00etatik aurrera, hainbat arte eszenikoen jaialdietan saritua izan den, Vol’e Temps konpainiaren Distans antzezlana ikusteko aukera izango da. Ikuskizun hau familia eta haurrei zuzenduta dago. Sarrerak hiru euroko prezioa du eta emanaldia hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira Niessengo leihatilan. Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antola-tzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.