- Oarsoaldeko Eskola Kirola Mahaiak, COVID-19 osasun-larrialdi egoera dela eta, Eskola Kirola presentzialki egiteko aukera bertan behera utzi zuen. Eskola Kirolaren Mahaiak, ordea, beste mota batera kirola egiten jarraitzeko aukera eman nahi die eskualdeko Eskola Kirolako ikasleei. Hori dela eta, 11 ikastetxe 11 tontor ekimena jarriko da martxan.

Helburua asteburuetan familian eskualdeko mendietara irteerak egitea da. Urtarrilaren 11 arte izango dute parte-hartzaileek erronka osatzeko epea. Informazio guztia, Oarsoaldeko Eskola Kiroleko web orrian aurki daiteke.