- 2020ko Euskaraldia bihar hasiko da eta hamabost egunez euskara nagusituko da herritarren harremanetan. Gauzak horrela, Pasaian kultur eskaintza zabal bat prestatu dute lau barrutietan. Aretoen edukiera muga dela eta, antolatutako ikuskizun eta tailerretan parte hartzeko, aldez aurretik gonbidapenak bibe.me plataforman hartu behar dira.