- Azaroaren 25aren data emakumeenganako indarkeriak azaleratu eta kontzientzia feminista sustatzeko baliatu nahi ditu Oiartzungo Udalak. Honela, Feminismo sailak antolatuta, Florecica dokumentala eta Quítame la culpa emanaldia ikusteko aukera egongo da.

Bihar udaletxeko areto nagusian, 18.30ean, Cris Lizarraga musikariak eta @culomala meme sor-tzaileak Quítame la culpa fanzinearen inguruko emanaldia eskainiko dute, gazteleraz. Aforoa errespetatuko da eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Aldiz, Florecica dokumentala sarean eta bakoitzak bere etxetik ikusteko modua eskainiko da. Honela, hilaren 18tik 20ra, ikusi ahal izango da dokumentala, bakoitzak nahi duenean. Horretarako, webgune bat egokitu da: https://segunsurja.wixsite.com/oiartzun-florecica. Dokumentalaren bertsio originala gazteleraz den arren, euskarazko azpitituluak izango ditu. Webgune horretan, oiartzun2020 pasahitza sartu behar da.