- Euskaraldiaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalari-tza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa antolatu dute.

Apainketak Euskaraldiak irauten duen artean behintzat eduki behar dira; hau da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek www.oarsoarrak.eus webgunean aurkituko duten formularioa bete behar dute.