- Oiartzungo ondarearen garrantzia transmititzeko, Ondarearen Jardunaldiak antolatu dituzte Udalak eta Ondarearen Mahaiak azaroaren 6tik abenduaren 2ra.

Ekimen guztiak unean uneko osasun neurriak bermatuz egingo dira: ekintza bakoitzean jende kopuru mugatuak parte hartu ahal izango duenez, aldez aurretik izena eman beharko da eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da ekintza guztietan (osasun egoeraren arabera, irizpideak aldatu daitezke, unean uneko egoerara egokitzeko).

Izena emateko, Oarsoaldeko Turismo Bulegoarekin jarri beharko da harremanetan telefonoz (943 494 521) edo e-mail bidez (turismoa@oarsoaldea.eus).

Ekitaldi gehien-gehienak asteburuetan izango dira eta besteak beste ibilaldiak, ondarearen webgunearen aurkezpena, Mugarri bildumaren azkeneko alearen eta liburu aurkezpenak, familientzako saio bat eta musika zuzenan izango dira. Egitarau osoa udal webgunean ikus daiteke (oiartzun.eus).