- Parte-hartzaileen komunitateetan ingurumen kontzientziazio ekintza praktikoak garatzeko helburuarekin, Pasai San Pedron kokatua dagoen Mater ontzi museo ekoaktiboak Plastifisharen Kostera proiektuaren formakuntza tailerra antolatu du urriaren bukaeran.

Horretarako, lehenik, Mater on-tzian lau saio teoriko dituen ikastaroa eskainiko dute ondorengo programarekin: Ingurumen larrialdia eta itsas hondakinen arazoa; Zure kon-tsumoak mundua alda dezake: kon-tsumo ohitura berriak, plastikorik gabeko erosketak, e.a.; Ingurumen-psikologia: ohiturak alda-tzea eragozten diguten oztopoak; azkenik, Eta orain zer? Zure herrian ingurumen kontzientziaziorako jardueren proposamenak.

Ikastaroak, gainera, parte praktiko bat du, eta, bertan, parte-hartzaileen komunitateetan ondorengo tailerrak garatuko dira: kontsumo ohitura berriak, inguruneko hobekun-tza eta herritarren inplikazioa sustatzen dutenak.

Ikastaroa doakoa da eta herritarren parte-hartzea bilatzen da; ez du aldez aurretiko ezagutzarik behar, baizik eta mundua tokiko ekintzekin aldatzeko gogoa. Plazak mugatuak dira eta parte-hartzaileen inplikazio-maila baloratuko da.

Parte hartu nahi dutenek info@mater.eus helbidera idatzi edo 619 814 225 telefono zenbakira deitu behar dute. Informazio gehiago www.plastifisharenkostera.eus webgunean aurki daiteke.

Egitasmo honek Ternuaren lagun-tza eta Europako EOCA elkartearen eta Foru Aldundiko babesa du.