Produktu berriak merkaturatzeko tailerra antolatu da

12.10.2020 | 00:25

Oiartzun – Produktu berrien merkaturatze arrakastatsuaren oinarriak ulertzen jakiteko eta arrakasta nola kuantifikatzen den jakiteko, Oarsoaldea agentziak webinar bat antolatu du Zoom plataformaren bitartez, ostegunean 10.00etatik 13.00etara. Izena Oarsoaldearen webgunean egin daiteke. Hizlariak Pablo Armendáriz Díaz, CEO eta Camino Innovación-en sortzailea eta bere bazkidea, Jesus Ayarza, dira.