Oiartzunek Erriberenen argiztapena hobetu du

Ibargainen, jolas-parkean eta parkean LED teknologiako farola gehiago jarri dira

12.10.2020 | 00:26
Erriberene eremuan jarri diren farola berriak. Argazkia: N.G.

Oiartzun – Erriberene kalean eta Ibargain parkean argiztapena hobetzeko lanak egin ditu Oiar-tzungo Udalak. Besteak beste, zor-tzi farola berri jarri dira eremuan.

Erriberenen, kaleko argiztapenaren kokalekua aldatu da aldez. Ibargainen, berriz, haurren jolas-parkean eta parkean bertan, farola gehiago jarri dira.

LED teknologiako luminariak jarri ditu Udalak, batez ere energia eraginkortasuna bilatzeko, baina aldaketak argiaren fakturan ere eragina izango du.

Lanek 10.000 euro baino gehiagoko aurrekontua izan dute. Lanen zati handi bat udaletxeko brigadak egin du.