- Abenduan Oiartzunen egingo den Hitzen Lihoa egitasmoaren harira, Txakur Gorria kolektiboarekin elkarlanean, udazkenerako proposamen sor-tzaile bat jarri dute martxan: Hizteria kolektiboa.

Ekintza honek hiru urrats ditu: lehenik, hitza sortu (adb.: apaizmena); ondoren, beste batek sortutako hitzari definizio bat asmatu; eta azkenik, hitz asmatu horietako bat irudikatu.

Parte hartzeko urriaren 12a baino lehen bidali behar da sortutako hitza hizteriakolektiboa@gmail.com helbidera eta hortik aurrera partaideari azalduko dizkiote eman beharreko urratsak.