- Altzibarko Agerre-alde etxadian asfaltatze lanak hasiko dira gaur, Oiartzungo Udaletik jakitera eman dutenez. Konkretuki, etxadi barrualdeko errepidean konpontze eta mantenu lanak egingo dira. Udalak lan hauetara 16.000 euro pasatxoko aurrekontua bideratuko du.

Lanek astebeteko aurreikuspena dute. Hori dela eta, lanak bukatu arte, zazpi egunetan, Agerre-alde etxadiko barruko kaletik ezingo da pasatu. Udaletik esan dutenez, aparkaleku handia erabili beharko dute bizilagunek egun horietan autoak uzteko, eta horretarako sartu-irteerak bosgarren atariaren aldetik egin beharko dira.