- Errenteriako Eskola Feministarako programazio berria martxan jarriko da aurrez aurre 2020-2021 ikasturtean. Ohi denez, kurtsoari hasiera emateko jardunaldi bat antolatu da Emakumeen Etxean ostegunean. Bea Egizabalek Ba al dakizu bakarrizketaren bi emanaldi eskainiko ditu: 18.00etan gazteleraz eta 19.00etan euskaraz. Gonbidapenak beharrezkoak izango dira emanaldirako. Doakoak dira eta jadanik lor daitezke online bibe.me plataforman edo Emakumeen Etxean (sarreren %20).

Gainera, urrian hiru ikastaro, lau tailer eta lau jabekuntza talde programatu dira. Emakumeen Etxean emango dira eta aurrez aurre izango dira. Horregatik, aforu murrizketa egin da eta ikastaro bakoitzean plaza kopurua zehaztu da. Izen-ematea 21ean zabalduko da Zu! bulegoan (aurrez zita har-tzea beharrezkoa izango da) eta Internet bidez udaleko webgunean.

Osasun egoeraren arabera, jarduerak online formatura egokitu daitezke. Honenbestez, aurten teknologia berrietan hasteko saio bat emango da ikastaro bakoitzeko eskola-orduetan.

Garazi López de Etxezarreta zinegotziak atzo egindako aurkezpenean, iazko kurtsoa lehenengoa izan zela Emakumeen Etxean burutu zena aipatu zuen eta partaideen kopurua bikoiztu zela azpimarratu zuen, 258 ikaslerekin.