- Datorren igandean itxiko da Oiartzungo udako igerilekua aurtengoz. COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, aurten ez da denboraldi bukaerako festarik ospatuko. Hala ere, ohiko ordutegian (11.00etatik 20.00etara), zerbi-tzu guztiak eskainiko dira azkeneko egunean. Udaletik gogorazi dutenez, udaberrian igerileku ondoko lurra berritu zen, 30.000 euroko inbertsioarekin.