- COVID-19ak eragindako geldialdiaren ondoren, bueltan da berriro MuittuLezo estrategia, hori bai, momentuko egoera berrira egokituta.

Gauzak horrela, aste honetatik aurrera berriro zabalduko dira Andreone, Lopene eta Euskal Herria plazako kirol parkeak. Irekiera, baina astean behin izango da, ostegunetan, eta ordutegi jakin baten pean. Hori horrela izanik, parkeak zabalik egongo dira gaur eta uztailaren 16an, 23an eta 30ean ondorengo ordutegian: 10.30etik 11.30era, Andreone eta 12.00etatik 13.00etara, Lopene eta Euskal Herria.

Parkeen irekierarekin batera abian jarriko da Martxan +60 ekimena, adineko pertsonek hainbat ariketa egiteko saioak. Ekimen hori uztaileko asteartetan egingo da, 10.30etik 11.30era bitartean eta elkargunea kiroldegian egingo da, (kantxako atean). Ekimena, noski, doakoa izango da eta izen-ematea momentuan bertan egingo da. Aldiz, gaur egun bertan behera mantentzen dira Tipi-Topa ibilaldiak.