- Altzibar eta Ergoien lotzen dituen Zokolo bidean errekaren errekaltzea egiteko lanak hasi dira, Bizkai eta Ubisibar artean (Altzibar). Erreka errepidea jaten ari zen eta urgen-tziazkoa zen lan hauek gauzatzea. Lanak egin ahal izateko errekako ura bideratu behar izan dira. Hiru asteko lanak izango direla aurreikusten du Oiartzungo Udalak eta 70.000 euro inguruko kostua izango dute.