- Arditurri parketxeak ateak berriz ireki zituen ekainaren 3an eta berriki meategia zabaldu da bisitak egin ahal izateko. Erromatarren garaitik ustiatua izan den meategia, 1984. urtea bitartean egon zen mea ateratzen.

Oraingoz Oinarrizko Bisita eskainiko da. Ibilaldi honetan 200 metroko pasarela bat zeharkatzen da eta iluminazioak zein soinuek paper garrantzitsua dute; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

Bertako arduradunek jakitera eman dutenez, aurre erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta horretarako, Arditurri parketxera edota Errenteriako Turismo bulegora deitu ahal izango da. Bisita egiteko COVID-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira. Hau da, talde txikian ibiliko dira, segurtasun-distantziak mantenduz; eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa dago eta bakoitzak bere musukoa ekarri beharko du.

Informazio gehiago eskuratzeko edo erreserbak egiteko Arditurri Parketxera (telf.: 943 495 069) edo Errenteriako Turismo Bulegora (943 494 521) dei daiteke.