- Oiartzungo eta Lesakako Udalek, elkarlanean, Errenga mendian bi herriak mugatzen dituen itxitura berritu dute, bi herrietako abeltzainek hala eskatuta. Guztira, 5.610 euroko gastua izan du itxitura hobetzeak. Gastu hori erdibana ordaindu dute eta gainera Oiartzunek Foru Aldundiko dirulaguntza jaso du.