- Alarma egoera abiatu zenetik, Errenteriako Udalak hamaika neurri jarri ditu martxan. Duela gutxi, talde politiko guztiek, Talka Plana aurkeztu zuten. Aizpea Otaegi alkateak emandako urratsak zehaztu ditu elkarrizketa honetan.

Zein ekintza azpimarratuko zenituzke COVID-19aren inguruan hartutakoen artean?

-Ekintzak baino gehiago, azpimarratu nahiko nuke zein logikatik egin dugun lan. Hasieratik esan dugu krisi honek ageriago jarriko zituela gure gizartean ditugun desberdintasunak eta saiatu gara kolektibo zaurgarrienak eta krisia gehien sufritu zezaketenak oso ondo identifika-tzen eta kolektibo horiei begirako politikak eraikitzen saiatu gara. Hor kokatzen ditugu adineko pertsonei begirako zerbitzuak, hasiera-hasieratik deiak egin zitzaizkien zeuzkaten beharrak jakiteko, botikak eta elikagaiak eramateko sarea eraiki zen. Gainera kalean aurkitzen ziren pertsonentzako beste ekipamendu berri bat egokitu genuen eta baita Internetik eta ekipo informatikorik ez zegoen etxeetan ikasleei Interneteko sarbidea eta ordenagailua erraztu zaie ikasketak jarraitu ahal izateko.

Errenterian hasieratik herritarrak mobilizatu ziren eta laguntza sareak eraikitzen hasi ziren.

-Etorri zitzaigun jendea esanez laguntzeko prest zegoela eta instituzioetatik baliabide asko behar genituen eta oso ondo artikulatu genuen zer zen Udalak egin behar zuena eta zein esparrutan lagun zezaketen boluntarioek. Hau izan da herri bezala eman dugun erantzunaren gakoetako bat. Bizi dugun krisi larri honek elkartasuna piztu du jende askorengan eta hau da herri honek lan egiteko duen modua eta ondorio bat. Herri honek parte-har-tzea eta laguntasuna landu izan du herrigintzan eta elkarte askoetan, boluntarioki bere denbora librean lan egiten dute herritar asko dago. Bestalde, Udalaren politika egiteko modua ere ikusi da, herritarrekin lan egiteko ohitura dugu eta honek krisian funtzionatu du. Herritarrek ekarpena egin dute eta instituzioa irekita egon da guztion artean egin genezakeen lana artikulatzeko.

Eta bi hilabete igaro ondoren, esfortzuak non kokatzen dituzue?

-Hiru aste dira dagoeneko Talka Plana martxan jarri genuela. Hasieratik izan ginen kontziente krisi honek gaje ekonomiko inportante bat ekarriko zuela. Krisiari pixka bat neurria hartu genionean eta ikusi genuenean beste instituzioetatik hartuko zituzten neurriak, guk erabaki genuen gure plan propioa egitea. Oso plan anbiziosoa da, hiru milioi euro jarri ditugu eta Udaleko indar politiko guztien adostasunez landutako dokumentua da. Hamasei neurri jaso-tzen dira eta neurri bakoitzak bere garapen propioa eskatzen du. Momentu honetan bete-betean sartuta gaude Talka Planaren garapenean. Neurri batzuk martxan jarri dira, adibidez, mikroenpresei eta autonomoei laguntzeko 1,7 milioi bideratu dira. Egutegi fiskal malgua ere eratu dugu eta beste neurri zehatzak garatzen ari gara.

Nolakoa izango da deskonfinamenduaren kudeaketa Udalarentzat?

-Konfinamendua %100etik zerora pasatzea suposatu zuen, baina arau bakarra bete behar zen. Baina deseskalada oso konplexua izango da, egin dezakeguna eta ezin dezakeguna ia egunero aldatzen delako. Askotan mezu kontrajarriak jaso-tzen ari gara eta hori, Udalera ekarrita, oso konplexua da kudeatzea.

2020an Errenteriak bere 700. urteurrena ospatzen du. Nola egokitu duzue egitaraua?

-Efemeridea apirilaren 5ean izan zen eta diseinatuta zegoen programazioa konfinamendura egokitu genuen eta Internet bidez egin genuen. Datozen hilabetatako ekin-tzak joango gara ikusten nola burutu ditzakegun.

"Talka Plana garatzen ari gara, neurri batzuk martxan jarri dira, adibidez autonomo eta mikroenpresentzat 1,7 milioi bideratu dira”