- Antxoko barrutian dagoen Luzuriagako aparkalekuak argiztapen berria du, indartsuagoa. Zehazki, argi zaharrak kendu eta 21 led argi berri jarri dira sei argi-puntutan.

Jarduketa honez gain, beste batzuk ere egin dira, barrutiko eremu batzuetan argiztapena hobetzeko; eta neurri horiek guztiak Antxoko barrutiko segurtasuna bermatzeko planaren barruan jasota daude.

Jarduketa horiei dagokienez, hamabi led argi berri jarri dira Gure Zumardian. Lan hauekin bukatzeko, laster 24 argi-puntu berri jarriko dira Topoko arkupeetan. Guztira 30.000 euro inbertituko dira.