Bonoak herriko dendetan gastatzeko


09.05.2020 | 01:16
Arragua auzoko bi terraza jasoak. Foto: A.M.

Oiartzun – Oiartzungo Udalak itxita egon behar izan duten edo fakturazioa murriztu zaien herriko komertzio txikiari eta ostalariei laguntzeko bonoen kanpaina jarriko du martxan. Momentuz, Udalak 25.000 euro bideratuko ditu kanpaina honetara.

Bonoen kanpainaren baitan, herritarrek 30 euroko bonoak erosteko aukera izango dute establezimenduetan, eta horietan bertan 40 euro gastatzea ahalbidetuko zaie gero. Izan ere, Udalak bono bakoitzeko hamar euroko ekarpena egingo dio establezimenduari.

Aditzera eman dutenez, hilaren 18tik aurrera izango da bonoak erosi eta erabiltzen hasteko aukera, parte hartzea erabakitzen duten establezimenduetan. Datorren astean jakinaraziko du Udalak zeintzuk diren.

Izen-ematea Hilaren 12a arte, bonoen kanpainan parte hartu nahi duten merkataritza eta ostalaritza establezimenduek izena eman beharko dute Udalaren webgunean (oiartzun.eus), galdetegia eta eskaera orria beteta.

Bestalde, merkatari eta ostalarientzako zuzeneko dirulaguntza lerroa ere sortuko du Udalak. Egoerari ahalik eta ondoen eran-tzun ahal izateko, merkatari eta ostalarien egoera erreala zein den jakiteko galdetegia prestatu dute, ondoren neurriko dirulaguntza lerroa diseinatu ahal izateko. Merkataritza eta ostalaritza gogor pairatzen ari da krisi hau. Galdetegia erantzuteko aukera hilaren 12a arte izango dute herriko merkatari eta ostalariek Udalaren webgunean.

Azkenik, Udalak herriko komer-tzio eta ostalaritza establezimenduak bonoen kanpainan parte hartzera animatu nahi ditu.