Bisita birtualak Oiartzungo museoetan


23.04.2020 | 01:12
Juan Mari Beltran, Soinueneako arduraduna. Argazkia: Iker Azurmendi

Oiartzun – Luberri Ikasgune Geologikoa eta Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa, Oiartzungo bi museo, etxetik irten gabe bisitatzeko prestatzen hasi ari dira. 

Luberrik, esaterako, aste honetan lurraren barne egitura lantzeko eskulana proposatu du. "Ikastoletan ikasitakoa birpasatzeko oso ondo etorriko zaiela uste dugu", animatu dute museotik. Gure planetaren geruza desberdinak irudikatzeko azalpenak Youtuben jarri dituzte. Bideo horretara zuzenean oiar-tzun.eus orrialdetik iritsi daiteke, baita luberrimuseoa.eus webgunetik ere.

Luberri museoak jakitera eman duenez, "itxialdi honi aurre egiteko, egoera berri honetara denok egokitu behar garenez, gure aldetik gure arloaren inguruko bideoak jartzen joango gara: batzuetan eskulanak, eta beste batzuetan mini bisita gidatuak izango dira".

Soinueneak, bestalde, aste honetan soinu-tresnen bilduma etxetik bisitatzeko aukera emango du. Bere webgunean (soinuenea.eus) 1.554 soinu-tresna desberdin ikus eta ezagutu daitezke.

Erakusketa sei ataletan banatuta dago: aerofonoak, menbranofonoak, idiofonoak, kordofonoak, hots jostailuak eta musika taldeak euskal herri musikan.

Bisita birtualaz gain, instrumentu konkretu bat aurkitu nahi duenak bilatzailean ikus dezake. Instrumentuaren argazkiez eta azalpenez gain, zein liburu idatzi diren instrumentu horren inguruan eta zein musika diskoetan entzun ditzakegun aurki daiteke.

Soinuenea Ergoienen kokatzen den museo bat izateaz gain, fundazio bat da eta bere helburuen artean herri musika eta herri soinu-tresnak ezagutzeko, ikerketarako eta topagunerako dokumentazio zentro bat sor-tzea kokatzen da. Urtean zehar kon-tzertuak ere antolatzen ditu.