Ipuin kontaketa izango da ostegunean YouTube kanalean

07.04.2020 | 01:24

Oiartzun – Ostegunean ipuin kontaketa digitala izango da, Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegiak antolatuta. Lur Korta ipuin kontalariak familia osoarentzako moduko saioa emango du bere YouTubeko kanalaren bidez, 12.00etan hasita. Astebetez egongo da online ipuina ikusteko aukera, edonoren eskura.