- Pasaiako Udalak Usozeko eremua aparkaleku bezala egokitu du behin-behinekoz, alarma egoerak dirauen bitartean. Ezohiko neurri hau hartu da, osasun sisteman lan egiten dutenek hala eskatu dutelako; izan ere, haien lan saioak bukatu eta etxera itzultzean, arazoak izaten dituzte aparkalekuak aurkitzeko. Barrutian lan egiten duten osasun arloko profesionalek ere zailtasunak izaten dituzte aparkatzeko.