- Lezoar asko agertu dira egun hauetan etxetik atera ezin duten edo haurren zaintza behar duten bizilagunak laguntzeko prest. Boluntario izan nahi duten herritar guztiak antolatzeko asmoz, Lezoko Udalak informazio zerbitzuko telefonoa jarri du haien eskura. Beraz, boluntario izan nahi dutenek 943 524 650 telefonora deitu behar dute.

Telefono zenbaki berdinera deitu behar dute laguntza behar duten herritarrek ere.

Bestalde, Udalak zenbait aholku eta gomendio eman ditu; hala, erosketak astean behin bakarrik egitea eta behar dena soilik erostea. Gainera kalera ateratzean arduratsu izatea eskatu du: "Ez gelditu kalean hitz egiten, segurtasun neurriak eta distantziak mantendu eta babes neurriak hartu". Azkenik txakurrak etxe ondoan atera behar direla gogorarazi du.