- Urmendi Haur Eskolak bertan behera utzi ditu 2019an eta 2020an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpen bilerak eta ate irekiak, salbuespenezko larrialdi egoera dela eta. Gaur eta apirilaren 1ean egitekoak ziren. Era berean, bertan behera geratu da 2020-2021 ikasturterako matrikulazioa ere. Egoera normaltasunera itzultzen denean, berriz martxan jarriko da.