- Oiartzungo Udalak telefonozko zerbitzua bideratu du eta telefonoz baloratuko da jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren, orain udaletxea fisikoki itxita baitago prebentzio modura. Hona hemen udal-zerbitzuetako telefonoak: Harrera orokorra, 943 490 142; Udaltzaingoa, 943 493 311, Hirigintza, 943 490 377; Gizarte-Zerbitzuak, 943 490 552; eta Alkatetza, 943 491 862.

Gainera, jakitera eman dutenez, aste honetatik aurrera, prozedura administratiboko tramitaziorako epeak bertan behera geratuko dira martxoaren 14ko 463/2020 errege dekretua kontuan hartuz. Hala nola, dirulaguntzak eskatzeko epea, alegazioak egiteko epeak, baimenak eskatzeko epeak edota helegiteak egiteko epeak bertan behera gelditu dira.

Antzeko neurriak hartu dituzte Oarsoaldeko gainontzeko Udaletan, baita Errenterian ere. Hasiera batean Errenteriak Zu! arreta zerbitzua presentzialki irekita mantentzea erabaki zuen arren, aste honetan zerbitzu hori telefonoz eta bide telematikoz soilik eskaintzea erabaki du.

Udalak onartu duenez,

Hala, eten egin dira arreta presentzialeko udal zerbitzuak eta ondorioz, herritarrak telefonoz eta bide telematikoz jarri ahal izango dira Udalarekin harremanetan.

Horretarako, Zu! Zure Udalak 9.00etatik 17.00ak arte emango du zerbitzua 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan.

Nahiago duenak zu@errenteria.eus helbide elektronikora ere bidal dezake mezua.