- Pasai San Pedron kokatuta dagoen Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak formakuntza ikastaro bat antolatu du parte-hartzaileen komunitateetan ingurumen kontzientziazio ekintza praktikoak garatzeko.

Printzipio batean tailerra martxoa eta ekaina bitartean burutu behar zen, baina koronabirusa eteteko gomendioak jarraituz, egutegia aldatu beharko dute. Materretik aditzera eman dutenez, martxoko ekin-tzak bertan behera gelditu dira. Apirilekoak momentuz mantentzen dira, baina hauek ere ematen diren gomendioen arabera beren datak aldatu ditzakete.

Formakuntza ikastaro honek hasieran Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan lau saio teoriko eskaintzen ditu. Programa hurrengoa da: Ingurumen krisia eta itsas hondakinen arazoa; Zure kontsumoak mundua alda dezake: kontsumo ohitura berriak, plastikorik gabeko erosketak, e.a.; Ingurumen-psikologia: ohiturak aldatzea eragozten diguten oztopoak; Eta orain zer? Zure herrian ingurumen kontzientziaziorako jardueren proposamenak. Saretu ditzagun gure komunitate jasangarriak.

Ikastaroak, gainera, parte praktiko bat du, eta, bertan, parte-hartzaileen komunitateetan ondorengo tailerrak garatuko dira: kontsumo ohitura berriak, inguruneko hobekun-tza eta herritarren inplikazioa sustatzen dutenak.

Ikastaroa doakoa da eta herritarren parte-hartzea bilatzen da, ez du aldez aurretiko ezagutzarik behar, baizik eta mundua tokiko ekintzekin aldatzeko gogoa. Plazak mugatuak dira eta parte-hartzaileen inplikazio-maila baloratuko da. Komunitate iraunkorrago bat posible dela sinesten duten pertsonak aurkitu nahi dituzte.